Lan-kontratazioak egiteko udalaren laguntza ekonomikoak: 2.970.000 euro baino gehiago
- 2022ko Urtarrilaren 19a (-ek argitaratua)
6.000 €-ko diru-laguntza, Gasteizen erroldatuta, lanik gabe eta Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa izena emanda dauden pertsonak lanaldi osoz eta 6 hilabetez gutxienez kontratatzeagatik.
- 9.000€-ko diru laguntza lor daiteke, baldin eta kontratatutakoak diru-sarrerak bermatzeko errentaren jasotzaileak, 35 urtetik beherakoak, iraupen luzeko langabeak edo 55 urtetik gorakoak badira.
- Kasu bietan, dirulaguntzen zenbatekoari % 10 gehituko zaio, kontratuak emakumeekin egiten direnean.
- Kontratu horiek gutxienez hiru hilabeteko iraun behar dute eta gutxienez lanaldiak % 50ekoa izan behar du. Kontratuaren iraupenaren eta lanaldiaren denboraren araberakoa izango da dirulaguntza.
- 2021eko uztailaren 1etik 2022ko martxoaren 1era bitartean egindako kontratuak lagundu ahalko dira.
Eskabideak aurkezteko epeak:
- 2021eko abenduaren 11tik eta 2022ko otsailaren 15era arte.
- 2022ko otsailaren 16tik eta 2022ko apirilaren 15era arte
- 2022ko apirilaren 16tik eta 2022ko ekainaren 10era arte.
Informazio gehiago:
- Tramiteari buruzko informazioa.
- Harremanetarako: ayudascontratacion@vitoria-gasteiz.org