EAEko ostalaritza sektorerako laguntzak

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

Eskabideak aurkezteko epea 2020ko abenduaren 10ean amaituko da.

Eskabide bat aurkeztuko da lantoki edo establezimendu bakoitzeko; nolanahi ere, enpresa batek laguntza horiek eskatzeko horrelako hainbat izan ditzake, eta bakoitzak bere eskaera izan beharko du.

Erakunde eskatzaileek eskabidea eta xede horretarako aurreikusitako gainerako inprimakiak bete beharko dituzte.

Eskabidearekin batera dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
  1. Pertsona juridikoen kasuan, enpresaren IFK. Pertsona fisikoen identitatea egiaztatzeko, eskuragarri dauden datuekin elkarreragingarritasuna izango da.
  2. Laguntza eskatu duen erakunde eskatzaileak Ekonomia-Jardueren gaineko Zergan izandako altak eta bajak egiaztatzeko ziurtagiri historikoa.
  3. Autonomoentzako lan-bizitza mugatuaren ziurtagiria.
  4. Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa: 

Erregistratuta ez badago edo Ogasun eta Ekonomia Sailaren Hirugarrenen Erregistroan dauden banku-datuak aldatu nahi baditu, inprimakia bete beharko du, hemen ezarritako ereduaren arabera.


LaguntzakOstalaritza.png