Ekintzailetzarako eta turismo-enpresen lehiakortasunaren hobekuntzarako laguntzak. 2020

Helburuak

Agindu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoan toki-garapenari lagunduko dioten turismo-negozio berriak sortzen laguntzeko oinarriak ezartzea, baita turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzera bideratutako jarduketak ere, guztia ere berrikuntza teknologikoaren babesarekin; halaber, haien kalitatea hobetu nahi da, eta turismo jasangarriko eta eskuragarriko eredu baterantz bideratu, baldin eta diruz laguntzeko honako ildo hauetan sartzen badira: - Turismo-negozio berriak sortzeko ekintzailetza. - Turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzea

Hartzaileak

Euskal Autonomia Erkidegoan jarduteko eskatzen diren legezko baldintzak betetzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoek , ondasun-erkidegoek eta sozietate zibilek, eskuratu ahal izango dituzte; eta honako tipologia hauetako batean sartu beharko dute:
  • Turismo-alojamenduko enpresak;
  • Sukaldaritza-arloko enpresak;
  • Bitartekaritzako turismo-enpresak;
  • Turismo-garraioko enpresak;
  • Turismo aktiboko enpresak;
  • Biltzarrak antolatzen dituzten enpresa profesionalak;
  • Turismo-gidak.

Ayuda Emprendimiento Turismo.png