Kultura profesionalentzat langabezia laguntza

Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak, kultura-jarduerak eten edo bertan behera geratu izanetik etorritako kulturaren profesional ugariren ekonomia-jarduerarik eza arindu nahi dute Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak garatu dituen dirulaguntza hauen bidez.

ENTITATE ONURADUNAK

Kulturako profesional diren pertsona fisikoak, beren kontura aritzen direnak ?nahiz eta bestek kontratatuak izan daitezkeen?arte-emanaldi edo erakusketetarako lokaletan aritzen direnak, edo ikuskizun publiko edo ekitaldi kolektiboetan, baldin eta jarduera eten edo bertan behera geratu bazaie Covid-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma-egoerarengatik

XEDEA ETA ZENBATEKOA

a) Pertsona eskatzaileak 2019an edo lehenago hasi bazuen kultura- edo arte-arloko lanbide-jarduera, jarduera horretan 2019an izandako diru-sarrera garbien hileko batez bestekoaren % 70 jasoko du, gehienez 1.200 euro hilean.

b) Pertsona eskatzaileak 2020ko urtarrilaren 1etik 2020ko martxoaren 13ra artean ?biak barne?hasi bazuen kultura- edo arte-arloko lanbide-jarduera, hilean 950 euro jasoko du

BALDINTZAK

a) Alta emanda egotea Ekonomia Jardueren gaineko Zergan, I. eranskineko atal, multzo eta epigrafeetan. b) Eten edo bertan behera geratutako kulturaren arloko jarduera etetea diru-sarreren iturri nagusia,hau da, handik etortzea diru-sarreren % 60.

b) Egoera hauetako batean edo batzuetan egotea:

1) Norberaren edo besteren kontura aritzea lanbide-jardueran, alta emanda Gizarte Segurantzako Autonomoen Araubide Berezian edo Araubide Orokorrean (ikuskizun publikoetako artisten sistema berezian kotizatuz), eta jarduera eten edo bertan behera geratu izana alarma-egoera deklaratu delako.

2) Lanbide-jarduera kontratatuta eduki eta hura eten edo bertan behera geratu izana alarma-egoera deklaratu ondoren, 4.3 artikuluan aurreikusitako denbora-muga kaltetu gabe.

3) 2019ko ekitaldian alta emanda egon izana Gizarte Segurantzako Langile Autonomoen Araubide Berezian eta/edo Araubide Orokorrean, ikuskizun publikoetako artisten sistema berezian kotizatuz, gutxienez 3 hilabete edo 90 egunean.

Informazioa iturria. UGGASA

Payasos.jpg