Ekintzailetza ekonomia zirkularrera gerturatzen

Mugarik gabeko Ekonomilariak erakundean bidezko ekonomia baten alde egiten dugu lan, gizarte eta ekonomia garapen iraunkor eta jasangarria bilatuz. Entitate honetako lan-arlo bat migratzaileekin ekintzailetzan lan egitea da,  kolektibo honek dituen aukerak eta erronkak ikusarazteko. Gure web gunean hainbat ekintzaile partehartzaileen kontakizunak aurki daitezke. 

MgE-k 2020ko udaberrian argitaratutako dosierrarekin lotuz ?Ekonomia zirkularra: Aukera burutsua?, interesgarria eta jasangarritasuna lortzeko ezinbestekoa litzateke ekintzailetasuna ekonomia zirkularrarekin eskutik lotuta joatea. Tailer honen helburua, beraz, bi arlo hauek bata bestearengana gehiago gerturatzea izango da, entitate honek beti defendatzen dituen printzipioekin batuz aurrera egiteko, eta hurrengo galderari erantzuteko: Zein da ekintzaileen papera Ekonomi Zirkularrerako trantsizioan? Ken Webster, Ellen MacArthur Fundazioko zuzendari ohiak, argi dauka erantzuna: ?Ezinbestekoak dira, hor hasten baitira aldaketa disruptiboak?. 

Ekonomia zirkularraren gakoa maila esanguratsu batean, berrikuntzan, ekintzailetasunean, ideia berritzaileetan? zentratzen da. Aukera zabalak eskaintzen ditu ideia bat garatzerako orduan edota proiektu bat aurrera ateratzeko orduan. Hitz gutxitan, etorkizunerako bide garrantzitsu bat da edozein jardunbide ekonomikotan kontuan hartzea ezinbestekoa izango dena.


CARTEL.jpg