Zabalik dago 2. Provider enpresa-ideia lehiaketan izena emateko epea

Otsailaren 15etik martxoaren 21era zabalik egongo da epea 2. Provider enpresa-ideien lehiaketan proiektuak aurkezteko.

Bizkaiko Lanbide Heziketako ikastetxeetan egon den eta Tknikak enpresa berriak sortzen laguntzeko bultzatzen duen  Urratsbat programaren laguntza izan duen edozein pertsonak parte har dezake

Baloraziorik onena lortzen duten hobekuntza-ekimenek 6 hilabeteko egonaldia irabaziko dute BIC Bizkaiako ekintzailetza-gelan, eta 1000 euroko saria proiektua garatzeko; gainera, inkubagailu horren lantalde teknikoaren aholkularitza izango dute.

Lehiaketak amaiera ematen die BIC Bizkaian 5 hilabetez egin diren sentsibilizazio-jardunaldiei, Dronak, Innovae, Kaytek, RKL Integral eta Universal Robots enpresen bidez 4.0 industriarekin lotutako teknologiak ezagutarazteko: Big data, blockchain, Iot, zibersegurtasuna, droneak, elkarlaneko robotika, 3D inprimaketa, errealitate birtuala/areagotua.

Epaimahaiaren aurrean maiatzaren 5ean euren proiektua defendatu beharko duten hamar proiektu finalistak, apirilaren 12an ezagutuko dira.

Maiatzaren 14an jakingo da zein bi proiektu diren irabazleak, eta 27an banatuko dira sariak.


Provider2021.png