Abenduaren 29an irekiko dira Euskadiko I+G-rako lehenengo bi laguntzak

Abenduaren 29tik aurrera aurkeztu ahal izango dira Euskadiko I+G-ko jarduerak -bai enpresek eta bai arlo estrategikoetako agente zientifiko-teknologikoek gauzatutakoak- bultzatzeko lehenengo bi programetarako eskaerak. Aurten 131,3 milioi euroko aurrekontua izango dute, iaz baino %5 inguru gehiago.  Programa horietako bat Hazitek da (91,3 milioi euroko aurrekontua), helburutzat duena euskal industria sendotzea Enpresen I+G-aren bidez, eta bestea Elkartek (40 milioi euroko aurrekontua), helburutzat duena Elkarlaneko Ikerketa sustatzea Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sarearen barruan.

Geroago argitaratuko dira Emaitek Plus programa (68M), zeinaren helburua den teknologi zentroen eta ikerkuntza kooperatiboko zentroen (CIC) emaitzak eta gaitasunak hobetu eta merkatura bideratzea, eta AZPITEK izeneko programa berri bat nabarmentzen da, 5,3 milioi eurokoa, I+G+b garatzeko eta haren emaitzak baliozkotu eta frogatzeko beharrezko ekipamendu zientifiko-teknikoa erosi, instalatu eta eguneratzeko.


tecnologia.jpg