Euskal Autonomia Erkidegoko Enpresa Txiki eta Ertainentzako 68 laguntza-programa, 430 milioi euroko aurrekontuarekin
- 2021ko Otsailaren 23a (-ek argitaratua)
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak Enpresa Txiki eta Ertainentzako (ETE) 2021eko laguntza-plana aurkeztu du. Plan horrek 68 laguntza-programa biltzen ditu eta 433 milioi euroko aurrekontua du. Laguntza horien helburua da ekonomia suspertzea eta kalitatezko enplegua sortzea, arreta berezia eskainiz Euskal Autonomia Erkidegoaren garapen jasangarriari.
Pandemiak, 2020an, % 9,5eko jaitsiera eragin du Euskal Autonomia Erkidegoaren ekonomian, eta langabezia-tasa % 11,20koa izan da bertan. Hori dela eta, Ekonomiaren Garapen Saila lanean ari da ekonomia suspertzen eta enplegua sortzen laguntzeko, gobernuaren helburuen jarraibideen arabera.
Laguntzek Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-sarearen modernizazioa eta lehiakortasuna bultzatu nahi dute, eta bertako ETEek laguntza horietako asko ezagutzen dituzten arren, badira alderdi berritzaile eta aipagarriak ere,adibidez: ikerketarako ekipamendua eskuratzeko eta eguneratzeko Azpitek laguntza berriak; reshoring- eta dibertsifikazio-programa berriak; nazioartekotzeko bekak berraktibatzea eta handitzea; tokiko produktua garatzeko eta bultzatzeko laguntzak; edo klima-aldaketari erantzuteko laguntzak.
Otsailaren 24an, 25ean eta 26an egingo diren informazio-jardunaldi telematikoetan ezagutu ahal izango dituzte enpresek programa bakoitzaren xehetasunak
Irakurri gehiago