28 startup-ek 33 kontratu lortu dituzte BIND 4.0ren seigarren edizioko trakzio-enpresekin
- 2022ko Otsailaren 02a (-ek argitaratua)
Startupen %43 Euskal Autonomia Erkidegokoak dira, 7 Bizkaikoak eta 5 Gipuzkoakoak. Otsailaren 1ean hasiko da Eusko Jaurlaritzaren azelerazio eta berrikuntza irekiko programaren seigarren edizioa.
Hautatutakoek 33 proiektu garatuko dituzte industria adimenduneko energia garbi eta jasangarriko, elikadurako eta osasuneko trakzio-enpresekin elkarlanean.
%67k adimen artifiziala, Big Data edo Internet of Things aplikatuko du soluzio berritzaileak sortzeko.
BIND 4.0 industria adimendunaren berrikuntza irekiko plataformak 28 startup hautatu ditu, guztira 4.0 industriako 33 proiektu garatzeko otsailaren 1ean hasiko den programaren seigarren edizioan, Aurten, startupek eta BIND 4.0ko trakzio-enpresek soluzio berritzaileak sortzeko elkarrekin erabiliko dituzten teknologia disruptibo nagusiak honako hauek izango dira: IoT, Big Data eta IA, eta ondoren robotika, errealitate birtuala eta areagotua, eta nanoteknologia, besteak beste. Proiektu horiek industria adimendunaren, energia garbi eta jasangarriaren, elikaduraren eta osasunaren arloetan garatuko dira.
Horietako asko bideratuta daude ikuspegi artifizialaren bidez kalitate-kontrolak egitera, pertsonen eta makinen arteko elkarrekintza erraztera hizkuntzaren prozesamenduaren bidez, energia garbiak biltegiratzera, gailu medikoak digitalizatzera, efizientzia eta ekoizpen-denborak hobetzeko biki digital bat edo ingurumen-inpaktua murrizteko eta ibilgailu berriak sortzeko gai den mugikortasun adimenduna sortzera, besteak beste. Teknologia berriak aplikatzeko helburuarekin sortzen diren proiektuak, etorkizunean industria adimentsuago, eraginkorrago eta jasangarriago baterantz aurrera egiteko.