Vitoria-Gasteizko udalerriko ostalaritzarako ezohiko dirulaguntzak (COVID-19)
- 2020ko Abenduaren 08a (-ek argitaratua)
Lehendakariaren azaroaren 6ko 38/2020 Dekretuak agindutako itxieraren eraginpean dauden Gasteizko ostalaritza-enpresentzako ezohiko laguntzak, lehia arrunteko erregimenean.
Nork
Enpresa pribatuak, haien forma juridikoa edozein delarik, 2020ko urriaren 25ean Gasteizko udalerrian, ostalaritza esparruan, merkataritza-jardueraren bat gauzatzen ari zirenak eta Lehendakariaren azaroaren 6ko 38/2020 Dekretuak agindutako itxieraren eraginpean daudenak.
Epea
Eskabideak aurkezteko bi epe ezartzen dira:
- Lehenengoa 2020ko abenduaren 10eko 00:00etatik aurrera hasiko da, eta 2020ko abenduaren 18an amaituko da.
- Aurrekontu-partida agortu ez bada, horren berri emango da udalaren webgunearen bidez, dirulaguntza hori lortu ez duten enpresa interesdunek dirulaguntzaren eskaera aurkez dezaten urtarrilaren 14tik martxoaren 1era.