UrratsbatSareatik, zuen enpresak doaneko publizitatea egiteko aukera

UrratsbatSareatik, zuen enpresak doaneko publizitatea egiteko aukera eskaintzen dizuegu. Gogora ezazu dagoeneko 300 enpresa inguru garela eta Euskadiko Lanbide Heziketako zentroak katalogo hau bere web orrietan linkatzen ari direla, Urratsbat enpresekin kontratazioa sustatzeko.
Gainera, UrratsbaSarea komunidadea zabaltzen ari gara, aukera dugun leku guztietan, eta datorren astean Sare Sozialak mugitzen hasiko gara, beraz, ez galdu publizitaterako aukera. Beste enpresa batzuekin sarea egiteko aprobetxatu, UrratsbatSareko enpresentzako promozio-eskaintza egin eta ezagutzera eman.
Denda bat baduzu, zerbitzuak eskaintzen badituzu, industria-enpresa bazara edo automoziokoa. Ez du axola enpresa txikia edo handia izateak, denok duzue lekua espazio honetan.
Webgunetik bertatik, logueatzen, zure iragarkia gehitu dezakezu eta menu nagusiko IRAGARKI atalean argitaratuko dugu.
Zaindu ezazu bidaltzen diguzun irudia eta testua, zure aurkezpen-gutuna izango da, eta euskaraz eta gaztelaniaz badago, pertsona gehiagorengana helduko zara zara.

Ez utzi abantaila hau zure enpresarentzat, lortu ezazu zure merkatua zabaltzea.


UrratsbatSarea.jpg