Urratsbat saridun enpreseei elkarrizketa. Yogurinha Borova

Enpresaren aurkezpen laburra: izena, jarduera, langile kopurua, sustatzaileak?

Eduardo Gaviña Marañón / Yogurinha Borova Producciones
Aisialdian dihardu enpresa da, Errespetua, Aniztasuna, Ekonomia Osasungarrian oinarritua eta gehien behar dutenei laguntza eskeintzen duena.
Enpresaren bihotza Yogurinha Borova da, eta beharrezkoa denean gure lan taldea handitu egiten da: Dantzariak, Talde Teknikoa, Musika Ekoizleak, Diseñatzaileekin eta abar.
Momentu honetan Ekimen Kulturalak Eidabe S.L.-rekin batera antzerki lanetan ari gara eta musika arloan Altafonte Network S.L.-arentzat egiten dugu lan.

Lanbide Heziketak Urratsbat Sariaren bidez egindako onarpenak zer suposatzen du enpresarentzat?

Urte askotan zehar egindako lanaren errekonozimendua suposatzen du maila pertsonalean eta Talde Lanari dagokionez ? Yogurinha Producciones ? enpresari forma emateko bultzada nabarmena da.



Martxan daramazuen denboraz, zer azpimarratuko zenuke?

Nire eguneroko zeregina profesionala bihurtzea. Oso aktibidade anitza baita eta legearen aldetik oso gutxi zainduta dagoena. Aukera eman dit datozen trabesti, transexual edota Drag Queen-en belanauldiei laguntzeko, enpresen sare potente bat osatzeko asmoz.

Egoera sozio-ekonomiko berriari nola aurre egingo diozu-diozue? Aldaketaren bat sartzea aurreikusten duzue-duzu?

Bizi izan dugun egoera, eta oraindik pairatzen dugunak, Online kontuak eta Sare Sozialen garrantzia aurrez aurre jartzen digu. Lan egoera desegonkorrean aritzeak momentu oro suertatzen diren etengabeko aldaketeei aurre egiteko prestasuna ematen dizu. Zure lan bizitza berria birmoldatzeak, lehen enpresarentzako hain garrantzitsuak ez ziren kontu batzuk indartzea eta hain emankorrak ez ziren beste batzuk albo batera uztea baimentzen dizu

Hemendik 5 urtetara non ikusten duzu-duzue zure-zuen burua?

Bost urte barru Yogurinha Borova Producciones-en espirituan egotea gustatuko litzaidake, lanpostu asko sortzen, Errespetua eta Aniztasuna bultzatzen dituzten lanpostuak eta era berean ahal dugun neurrian GKE eta gutxietsita dauden taldeei laguntzen.

YogurinhaBorova.jpg