Urratsbat saridun enpreseei elkarrizketa. Birziplastic

Enpresaren aurkezpen laburra: izena, jarduera, langile kopurua, sustatzaileak?

Birziplastic SL-k industria-jatorriko plastiko-hondakin ez-arriskutsuak kudeatzen ditu, eta goi-kalitateko plastiko-galautsak sortzen ditu hondakin horien bidez. Egun, lau langile ditu, eta langileak dira talde eragilea: Andoni Hernandez, Maitane Pastor, Unai Simon eta Mikel Llona. 



Lanbide Heziketak Urratsbat Sariaren bidez egindako onarpenak zer suposatzen du enpresarentzat?

Gure egitasmoaren lan eta garapenerako aitorpen bat da, gehigarri bat gure taldearentzat eta lan egiten dugun beste enpresei begira ere. 

Martxan daramazuen denboraz ¿zer azpimarratuko zenuke?

Birziplasticen tamainako enpresa bat eratzea benetan desberdina da ekonomia-ahalmen handia ez baduzu, baina ilusioz eta lanaz dena ateratzen da aurrera. 

Egoera sozio-ekonomiko berriari nola aurre egingo diozu-diozue? Aldaketaren bat sartzea aurreikusten duzue-duzu?

Finantza-operazioa geldiarazi behar izan dugu, eta eredu oinarrizkoago bat muntatu, eta fakturazio handiagoa dugunerako utzi dugu operazio hori. Horrek, zati batean, kontratazioak atzeratzea esan nahi du, kontratazioak talde eragilera murriztuz.

Hemendik 5 urtetara non ikusten duzu-duzue zure-zuen burua?

Erreferentzia gara Euskal Autonomia Erkidegoko plastiko-birziklapenaren arloan, baina gainera, % 100 birziklatutako goi-kalitateko azken produktuen sorta bat dugu.  

BirziplasticElkarrizketa.png