Urratsbat Sariak 2019-20
- 2020ko Martxoaren 26a (-ek argitaratua)
Tknikako Ekintzailetza eta Aldaketaren Kudeaketa Alorrak, Lanbide Heziketan ekintzailetasuna testuinguruan, ondoko oinarriekin gidatuko den Urratsbat Programako Sariak aurkezten ditu.
Urratsbat Sariak
- Xedea
Enpresa Plana Anexo I-ean adierazten den fitxa ondo osatuta aurkeztea 5. puntuan azaltzen den estekaren bidez. - Sariak:
Hurrengo sariak banatuko dira:
* 2.500-ko saria arlo teknologiko enpresarik onenentzat.
* 2.500?- ko saria arlo sozialeko enpresarik onenarentzat.
* 2.500?-ko saria zerbitzuzko enpresarik onenarentzat.
* 2.500?-ko saria emakumeek sortutako enpresarik onenarentzak ? Emakume Ekintzailea. - Nori zuzendua
2018/19 ikasturtean sorturiko enpresak (2018ko uztailaren 1etik 2019ko ekainaren 30era) zeinen proiektuak Tknikak koordinatzen duen Urratsbat programan parte hartzen duten Lanbide Heziketako ikastetxeek tutorizatu dituzten. - Aurkezteko epea
Anexo I-eko fitxa 2020ko martxoaren 31tik maiatzaren 15erarte 24:00etan baino lehenago aurkeztu ahal izango da. - Entregatzeko era
Eskaera hurrengo estekan egingo da - Proiektuaren aurkezpena
Promotoreek, bere proiektuaren aurkezpena egingo dute presentziala edo bideokonferentziaren bidez. Horretarako, gehienez, 10 minutu izango dituzte. Aurkezpen digitala edo laguntzeko materialak erabili ahal izango dira, hauek zentruko dinamizatzaileari bidali beharko zaizkio aurkezpena baino astebete lehenago.
Epaimahai CIFP Iurreta LHII, maiatzaren 28an, goizeko 10:30tan elkartuko da. - Epaimahaiaren osaketa
Epaimahaia Urratsbat programako hiru irakaslez, lurralde bakoitzeko bat, eta kanpoko aholkularitza enpresako bi ordezkariz osatua egongo da.
Epaimahaiak, sari guztiak ez emateko, edozein saria irabazlerik gabe uzteko edo osasun larrialdi egoerak eskatzen duen edozein erabakia eta aldaketa egiteko eskubidea beretzat gordetzen du. - Ebaluazio irizpideak
Epaimahaiak, aurkeztutako lanak, honako irizpide hauen arabera ebaluatuko ditu:
* Proiektuaren aurkezpena (originaltasuna, argitasuna?), %15.
* Proiektuaren aurkezpena (originaltasuna, argitasuna?), %15.
* Promotoreen gaitasunak eta trebeziak (formazioa, eskarmentua, inplikazioa?), %15.
* Proiektuaren izaera berritzailea (produtuan/zerbitzuan, kudeaketan, azoka objetiboan?), %35.
* Ideiaren bideragarritasuna: ahalezko proiekzioa, %35. - Kolaboratzailea:
Obra Social La Caixa