Urratsbat Sarearen aurkezpena EIBAR. Otsailak 2020

Pasa den ostegunean Tknikatik urtero egiten dugun bezala, Eibarko Plazan Ikasenpresako Azoka ospatu genuen.  2.200 ikasle baino gehiago bertaratu ziren taldeka sortu duten Ikasenpresaren produktua edo zerbitzua erakusteko.

Rikardo Lamadrid, Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendariak, Jon Labaka, Tknikako Zuzendariak eta Alberto Aristegi,  Eibarko Udalaren Zinegotziak, azokaren inaugurazioa egin zuten.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoatik etorritako 60 zentruetako irakasleak eta ikasleak egon ziren eta giro ederrean goiza eman genuen.

Ebentuak duen ohiartzuna  eta difusioa aprobetzatuz UrratsbatSarearen aurkezpena egin genuen. Jarri genuen stand-ean Euskadiko Lanbide Heziketako Enpresen katalogo birtualaren berri eman genuen bertara hurbildu zen jendeari. 

Urtean zehar difusiorako aurreikusita ditugun ekintzen berri emango dizuegu RRSS eta kanal honen bidez.





2Eibar.jpg