Suculenta. Errespetuzko txokoa

SuculentaIratxe eta Lucia gara, eta Suculenta izeneko elikadura-denda sortzera animatu gara, berezitasun txiki batzuekin, zeinak gure ustez, alde handia dakarte.

Lehenik eta behin, espazio honetan ez daukagu animalia-jatorriko produkturik. Gure elikadura eta bizitza aurrera eramatea, prozesuan animaliak sufritu edo hil gabe, guztiz bideragarria dela uste dugu. Gure proiektuarekin, okela gutxiago jatearen ohitura dietan sartzeko aukera bat ematen diogu jendeari. Gu gonbidatzearen aldekoak eta ez inposatzearen aldekoak gara. Aldaketak ez direla egun batetik bestera gertatzen eta edozein keinu ongi etorria dela pentsatzen dugu. Urrats txiki horiek kontsumitzaile gisa emateak uste baino eragin handiagoa du.

Tokiko eta sasoiko nekazaritzaren aldeko apustua ere egiten dugu. Nekazari txikien existentzia bideragarri egitea eta artisau-prozesuak errespetatzea, bizi-kalitatearen eta produktuaren aldeko apustua egitea da, eta gainera, gizarte bidezkoagoa eta lehiakortasun gutxiagokoa sortzen dugu.

Suculenta

Azkenik, plastikoaren erabilera ia zerora murrizten dugu, produktuak pisuan salduz, ontziak birziklatzea eta berrerabiltzea sustatuz edo paperezko poltsak erabiliz.

Janaria prestatu nahi ez dutenei edo ezin dutenei, gure elaborazio begano eta baratze agroekologikoko janariekin elikatzen emateagatik pozik gaude, gozo, etxeko eta jasangarri jateari uko egin ez diezaioten.

Ona dena gertu dago eta begetala da!


Suculenta.png