Ostalaritzarako laguntza berriak

Ostalaritzarako 22 milioiko laguntza berriek gaueko aisialdia eta enpleguaren babesa nabarmenduko dituzte

22 milioi bideratuko dira "ahalik eta bidezkoenak eta justuenak izatea, kalitatezko enplegua defendatzea eta enplegua eustea” helburu duten laguntza hauetara
Gobernu Kontseiluak Gizarte Ekonomiako Sailarteko Plan Estrategikoa onartu du

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarekin eta Gotzone Sagardui Osasun sailburuarekin batera.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Javier Hurtadok, gaur Gobernu Kontseiluak onartu duen, euskal ostalaritzarako eta gaueko aisialdirako laguntza-programa berria aurkeztu du. 22 milioi euroko zuzkidura du, eta 2.000 eurotik 70.000 eurora bitarteko tarteetan banatuko dira establezimendu bakoitzeko, langile-kopuruaren arabera.

Javier Hurtado sailburuak azpimarratu du laguntzak bi helburu sendotatik abiatzen direla, alde batetik, "ahalik eta bidezkoenak eta justuenak izatea, eta kalitatezko enplegua defendatzea”; horretarako, hiru multzotan banatzen dira laguntzak, establezimenduaren kategoriaren eta eragin-mailaren arabera, gaueko aisialdia kaltetuenetakoa izan dela kontuan hartuta. Eta, bigarrenik, enpleguari eustean jartzen dute arreta; beraz, enplegu egonkorra saritzen duen formula baten bidez kalkulatzen da langile-kopurua. “Horrez gain, laguntza hauen baldintzetako bat da jarduera 6 hilabetez mantendu beharko dela, – orain arte 4 hilabete bazen ere –; helburu nagusia, hain zuzen ere, jarduerari eta enpleguei eusten laguntzea baita”, gaineratu du.

Sailburuak azaldu duenez, Euskadiko ostalaritzak orain arte 100 milioi euroko laguntzak izan ditu: 15 milioiko lehenengo Covid laguntzak, Euskadiko ostalaritzarako 30 milioiko laguntzak, gaueko aisialdirako 8 milioiko laguntza espezifikoak eta Espainiako Gobernuaren Errege Dekretuaren ondorioz Ekonomia eta Ogasun Sailaren bidez ostalaritzarako emandako 45 milioiak.  “Beti lagundu izan diogu jarduerari, beste sektore batzuetakoei bezala, pandemiaren ondorio diren inguruabarrek bereziki eragin dietenean”. 

Irakurri gehiago


n770_ayudas_al_ocio_nocturno.jpg