NUTRIESKOLA. Ez da ohiko kontsulta dietetiko bat

Carola Tellezek Dietetika ikasi zuen Cebanc zentruaneta Urratsbat zerbitzuaren laguntzarekin sortu zuen Nutrieskola enpresa.

Negozio hau Andoain-en dago kokatuta eta ez  da ohiko kontsulta dietetiko bat. Ez da pautatzen  dietarik ez eta, elikadura gehigarririk eta ezinbestekoa da goserik ez pasatzea. Familia eta pertsonei laguntzen saiatzenda, haien elikadura ohiturak betirako hobetuz pertsonalizatutako bide-orri bat eskaintzen.

CEBANC: Nola sortu zen Nutrieskola ideia eta zertan ezberdintzen da beste kontsulta dietetikoengandik?

CAROLA: Jendeari laguntzeko asmoz sortzen da negozio-ideia. Haien elikadura aldatzeko, osasuna eta bizi kalitatea hobetzeko asmoz. Nutrieskola ez da ohiko kontsulta dietetiko bat. Hemen ez da pautatzen dietarik. Kontsulta bat izateaz gain, Nutrieskolan elikadura eskola bat daukagu. Eskola honetan era praktiko batean  elikadura ohiturak familia, ume eta helduentzako sukaldaritza  osasuntsu tailerren bidez saiatzen gara aldatzen. Nutrizio-hezkuntza hitzaldi eta tailerrak ematen ditugu baita ere.

CEBANC: Zelan lagundu dizu Cebanc-ek prozesuan?

CAROLA: Asko lagundu dit. Heldu bezala  aurkitu nuen nire bokazioa, 40 urterekin eta 20 urte baino gutxiago zituzten ikaslez betetako klase batean sartu nintzen. Berriro ikasten hastea ahalegin handia izan arren, Cebanc-en  ikasketak amaitzeko eta enpresa-proiektuarekin hasteko behar nuen babesa eta laguntza eskaini zidaten. 

CEBANC: Zein izan da zure esperientzia Urratsbat zerbitzuarekin lan egiten?

CAROLA: Juanjo Barcia, Urratsbat zerbitzuaren arduraduna, oso lagungarria izan da hasieratik eta izaten jarraitzen du. Ekintzailetzan pentsatzen duten ikasle guztiei zentruak eskaintzen duen zerbitzu hau erabiltzea gomendatzen diet.     

CEBANC: Eta etorkizuna, nola ikusten duzu? Zeintzuk izan daitezke joera berriak?

CAROLA: Pisua eta dietak ahaztea besterik ez dago. Zentratu behar gara pazienteak epe luzean manten ditzaken  aldaketetan. Hau lortzeko, gure pazienteei bizi-modu, gustu, ohitura eta betebeharren egokitutako pautak eskaintzea ezinbestekoa da. Horrela, errazagoa izango da haientzat jarraitzea eta denboran mantentzea. Horregatik, nahiko denbora eskaintzen diogu pertsona bakoitzari eta pertsonalizatutako bide-orri bat prestatzen diogu bakoitzari. Hori da Nutrieskolako filosofia.

CEBANC: Zein izan da Covid-aren eragina zure negozioan?

CAROLA: Ezin dizut erantzun zehaztasunez. Zabaldu dudanetik, denbora gehiago eman dut Covid etapa honetan lehen baino. Nire teoria hau da: urte zail hau pasatu eta gero, bizirik jarraitzen badu, Nutrieskolak guztiarekin ahalko du!

CEBANC:  Aholkuren bat negozio-ideia bat duten baina oraindik animatu ez diren ikasleentzat?

CAROLANegozio-plana ondo prestatzea. Kontuak ondo egitea, Cebanc-eko  Urratsbat zerbitzua bezalako laguntza profesionala eskatzea eta? AURRERA!


Nutrieskola1.png