Norberaren konturako langileentzako edo autonomoentzako aparteko laguntzak

Covid-19k osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratzearen ondorioz jarduerak etenda dituzten pertsonei zuzentzen zaizkie.

Apirilaren 16tik aurrera

Lanbideko telefonoa enpresa eta erakundeentzat: 945 160 601

Gobernu Kontseiluak argi berdea eman dio aurreko martxoaren 24an Lanbide ? Euskal Enplegu Zerbitzuak sortutako eta enpresaburu indibidualei eta autonomoei zuzendutako ezohiko laguntzen programa berri bati. Laguntza-ildo horren bidez, Gizarte Segurantzarako kotizazioen gastuetarako eta alokairu-errentetarako diru-laguntzak emango dira.

Eusko Jaurlaritzak, guztira, 3 milioi euro bideratuko ditu laguntza-ildo berri horretara. Horren bidez, pertsiana jaitsi behar izan duten Euskadiko milaka pertsonaren egoera arindu nahi da. Izan ere, COVID-19aren hedapenak sortutako alarma-egoera dela eta enpresaburu indibidual eta autonomo batzuek beren negozioak aldi baterako itxi behar izanak eragin duen zuzeneko galera ekonomikoari aurre egin nahi zaio.



Lanbide.png