MYR Komunikazio Grafikoa. Feminismotik, euskaraz.
- 2022ko Maiatzaren 20a (-ek argitaratua)
Diseinu grafikoa eta komunikazio zerbitzuak, feminismotik euskaraz.
Zerbitzuak:
Nortasun korporatiboa: Irudi korporatiboaren sorrera eta nortasun korporatiboaren lanketa. Logoa, koloreak, tipografiak eta marka izaera.
Komunikazio euskarriak: eskuorriak, kartelak, liburuxkak, katalogoak, diptiko eta triptikoak…
Komunikazio digitala: ilustrazio digitalak, motion graphics, bideogintza, sare sozialetarako edukiak…
Diseinu grafikoa baino gehiago. Feminismotik. Euskaraz. Jasangarri.
Gure lanetan diseinua eta komunikazioa daude, baina baita ikuspegi feminista, zaintza eta hizkuntzaren erabilera kontzientea ere. Lan prozesua lanaren emaitza bezain garrantzitsua da guretzat, horregatik, bezeroekiko harremana zaintzea ezinbestekoa zaigu.
Feminismotik:
Diseinuak mezuak eta iruditeria sortzen ditu, errealitateak irudikatzen ditu eta ez da neutroa. Bada garaia diskurtso grafiko androzentrista aldatzeko eta jendarte osoarentzat diseinatzeko.
Diseinua tresna eraldatzaile indartsua dela uste dugu; horregatik, ikuspegi feminista txertatuko dugu gure lanetan, bai prozesuetan eta baita emaitzetan ere, aldaketa sozial eta jasangarriaren alde lan egiteko.
Euskaraz:
Bide guztia euskaraz egiteko hautua egin dugu, hizkuntza eta generoa gurutzatzen direla badakigulako. Hizkuntza hautu kontziente bat ahalduntzeko eta boteretzeko tresna dela ulertzen dugulako.
Jasangarri:
Produktuen edo pieza grafikoen ingurumen-inpaktuaren %70 inguru hasierako fasean erabakitzen da. MYR Komunikazio Grafikoan etengabeko formakuntzan gaude diseinua zaintzen dugun bezala, planeta ere zaintzeko.