MANTEN programa. Enplegua mantentzea

COVID19aren pandemiak sortutako krisiaren ondorioz kontrataziorako eta enplegua mantentzeko dirulaguntzak ematea. Xedea
Langileen enpleguari eustea, Bizkaiko mikroenpresetako aldi baterako kontratuen bidez.

Erakunde onuradunak
Ondoren azalduko diren baldintzak betetzen dituzten Bizkaiko enpresak (haien forma juridikoa gorabehera), enpresaburu indibidualak eta profesionalak, ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak, bai eta irabazi-asmorik gabeko elkarteak, fundazioak eta beste erakunde batzuk ere:
  1. Bizkaian izatea egoitza soziala eta fiskala, baita lantokia ere.
  2. Gehienez ere 10 langile edukitzea plantillan.
  3. Aurreko betekizun horiek betetzen ez dituzten enpresek ezin dute % 25 baino gehiagoko partaidetza izan erakunde onuradunean, zuzenean edo zeharka.
  4. Egunean izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.
Honako hauek ezin daitezke dirulaguntzen onuradun izan: administrazioaren edozein esparrutan (tokiko administrazioan, foralean, autonomia erkidegokoan edo zentralean) administrazioari lotuta dauden edo haren mendekoak diren erakunde autonomoak, sozietate publikoak eta irabazi-asmorik gabeko elkarte edo erakundeak, aldi baterako laneko enpresak, eta aipatutako erakundeei lotutako edo haien menpekoak diren beste erakunde pribatu batzuk.


ProgramaManten.png