Lean to work

Praktikek gaitasun-arrakala gainditzeko eta gazte-langabeziari aurre egiteko duten ahalmenari begira ikerketek adierazi dutenari lotuz, Europar Batasunak (EBk) ekimen-sorta bat jarri du abian, tartean dela Praktiketako Ikasleak Trebatzeko Europako Aliantza (EafA), askotariko alde interesatuz osatutako plataforma, Europa osoan praktiken kalitatea, hornikuntza, irudia eta mugikortasuna hauspotzera zuzendua, horretarako estatuen konpromisoak eta alde interesatu boluntarioen bermeak bilatuz.

Learntowork.eu SAPS proiektuaren ekimen bat da, Support for Policy Reform Erasmus+ programak babestua, eta haren asmoa da:


·Goi-mailako Lanbide Heziketako (GLHko) Berariazko Institutuetatik doazen praktiketako ikasleak haienean praktiketan hasteari buruz ETEek duten iritzia hobetzea.


·GLHBI eta ETEen arteko lankidetzarako trabak kentzea.


·Europako GLHak koordinatzeko erakundeen (EURASHEko kideen) eta ETEak ordezkatzen dituztenen arteko lankidetza arautu eta egituratuago bat ezartzea.




Logo.png