Lanbideren ETEentzako laguntzak

“Oreka eta ekitatea lortzeko lurralde-proiektu berriak” izeneko programa finantzatzeko laguntzen deialdiak. Ekintzailetza eta mikroenpresak” programaren helburua da enplegua mantentzea mikroenpresetan eta langile autonomoetan, Euskal Autonomia Erkidegoan haien trantsizio ekologiko eta digitalari laguntzeko. Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu ditu laguntza horiek, eta Europako Batasuna-NextGenerationEU erakundeak finantzatuko ditu.

Laguntza hauetarako 10.523.571 euro erabiliko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren 2022. ordainketa-kredituaren kargura.

Baliabide ekonomikoen zenbatekoa bi lerroen artean banatuko da:

  • % 50, 5.261.786 euro, trantsizio ekologikorako inbertsioa egin duten entitateetan enplegua mantentzeko.
  • % 50, 5.261.785 euro, trantsizio digitalerako inbertsioa egin duten entitateetan enplegua mantentzeko.

NORK ESKA DEZAKE?
Mikroenpresak, edozein forma juridiko dutela ere, baldintza hauek betetzen badituzte:

  • Gutxienez lantoki bat izatea EAEn
  • Enpresan 10 langile baino gutxiago izatea.
  • Gehienez ere bi milioi euroko negozio-bolumena.

ESKAERA EGITEKO EPEA

  • Hasiera eguna: 2022ko otsailaren 14a
  • Bukaera eguna: 2023ko maiatzaren 31

Eskabideak aurkeztu ahala aztertu eta emanen dira, funtsak agortu arte.

LAGUNTZAREN ZENBATEKOA
Laguntzaren zenbatekoa 5.000 eurokoa da onuradun bakoitzeko.

Mikroenpresa bakoitzak laguntza jasotzen ahalko du, behin bakarrik, bi lerroetako baten babesean.

ESKATZEKO BALDINTZAK

  • Gutxienez 600 euroko inbertsioak (BEZa kanpo) egin eta ordaindu izana frogatzea, trantsizio ekologiko edo digitalerako, 2021eko urtarrilaren 1etik eskabidea aurkeztu arte. (linea bereko zenbait inbertsio-kontzepturen kostua batu ahal izango da).
  • Laguntza emateko ebazpena jakinarazi eta hurrengo sei hilabeteetan kontu-langileen kopuruari eustea.

**Ez da enplegu-mantentzea bete gabetzat joko, baldin eta lan-harremanetako bat arrazoi objektiboengatik edo kaleratzeagatik desegokitzat jo ez bada, erretiroa, dimisioa, heriotza, ezintasun iraunkor osoa, erabatekoa edo baliaezintasun handia dela eta, eta aldi baterako kontratuen kasuan, prestakuntzakoak barne, baldin eta kontratua iraungitzen bada hitzartutako denbora amaitzeagatik edo haren xede den obra edo zerbitzua eteteagatik, eta kasu horretan.

Jarraitu irakurtzen


Lanbide laguntzak.png