Lanbidek 16 milioira arte areagotu du pandemiaren ondorioz jarduera eten duten autonomoentzako laguntzen partida

Hasierako 3 milioi euroko aurrekontua boskoiztu egin da, eta beste 13 milioi gehiago daude

Izena eman zuten pertsonek ez dute berriro alta eman beharko; izan ere, deialdiak indarrean jarraituko du

Lanbidek 12.428 eskabide jaso ditu, eta 8.822 espedienteri eman die hasiera; haietatik, 453 ebatzi ditu guztiz

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Borja Belandia Lanbide ? Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak Covid-19aren ondoriozko osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma-egoera deklaratu izanaren ondorioz jarduerak eten dituzten norberaren konturako langileentzako edo autonomoentzako aparteko laguntzetarako partida areagotuko duela iragarri dute. Hala, hasieran iragarritako 3 milioi euroei beste 13 gehitu zaizkio; beraz, amaierako partida 16 milioi eurokoa izango da. Eusko Jaurlaritzak guztira 35,5 milioi euro bideratuko ditu pandemiak eragindako kalteak pairatu behar dituzten autonomo eta mikroenpresentzat.

Laguntza-deialdi horrez gainera, beste proposamen pare bat eta kultura- eremuko profesionalentzako laguntzak ere badaude; haietarako eskabideak aurkezteko epea atzo jarri zen abian, asteartean, Lanbiden. 2.000 profesional inguruk jasoko dituzte laguntza hauek, eta 2,5 milioi euro bideratuko dira honetara. ?Eusko Jaurlaritzak enpresari txikiei eta autonomoei ematen dizkien laguntzak 35,5 milioi eurokoak dira, finantzaketa lortzeko orduan dauden malgutasunak eta aplikatutako beste neurri batzuk aintzat hartu barik?. Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak, laster, pandemiaren ondorioen eragin zuzena jasan duten eta bere zuzeneko eskumenekoak diren sektoreen artean, 15 milioi euroko beste partida bat jarriko du abian. Eta Kultura eta Hizkuntza Politiketako sailak beste 2 milioi euroko plana jarriko du abian, kultur arloko mikroenpresak laguntzeko.


Artolazabal.jpeg