Lan-kontratazioak egiteko udalaren laguntza ekonomikoak: 2.970.000 euro baino gehiago

6.000 €-ko diru-laguntza, Gasteizen erroldatuta, lanik gabe eta Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa izena emanda dauden pertsonak lanaldi osoz eta 6 hilabetez gutxienez kontratatzeagatik.

  • 9.000€-ko diru laguntza lor daiteke, baldin eta kontratatutakoak diru-sarrerak bermatzeko errentaren jasotzaileak, 35 urtetik beherakoak, iraupen luzeko langabeak edo 55 urtetik gorakoak badira.
  • Kasu bietan, dirulaguntzen zenbatekoari % 10 gehituko zaio, kontratuak emakumeekin egiten direnean.
  • Kontratu horiek gutxienez hiru hilabeteko iraun behar dute eta gutxienez lanaldiak % 50ekoa izan behar du. Kontratuaren iraupenaren eta lanaldiaren denboraren araberakoa izango da dirulaguntza.
  • 2021eko uztailaren 1etik 2022ko martxoaren 1era bitartean egindako kontratuak lagundu ahalko dira.

Eskabideak aurkezteko epeak:

  • 2021eko abenduaren 11tik eta 2022ko otsailaren 15era arte.
  • 2022ko otsailaren 16tik eta 2022ko apirilaren 15era arte
  • 2022ko apirilaren 16tik eta 2022ko ekainaren 10era arte.

Informazio gehiago:

Informazio iturria


LanKontratazioa.png