Kilixketa Kirol Zerbitzuak
- 2020ko Uztailaren 03a (-ek argitaratua)
Enpresak Kilixketa Kirol Zerbitzuak du izena eta kirol zerbitzuen arloan dihardu, eskolako kanpoko ekintzen kudeaketan bereziki. 2010. urtean sortu zen eta aurten 35 langile izan ditu.
Nolako eragina izan du alarma-egoerak zure enpresaren jardueran orain arte?
Eta etorkizunari begira, nolako eragina izango du epe laburrera, zure ustez?
Bizi izandako aparteko egoerak izugarrizko eragina izan du enpresasen funtzionamenduan, ERTEan sartu ginen eta gure ekintza guztiak bertan behera geratu ziren, ikasturtea amaitu egin zen momentu hartan.
Etorkizuna ez dago argi guretzako, gure bezero nagusiak gehien bat eskolak direlako, berez, esaten dutenaren menpe gaude.
Zure ustez, eta etorkizunari begira, honek guztiak izango al du eraginik zure bezeroen portaeran?
Egia esanda, ez dakigu. Ekonomia krisialdiak sortutako egoera kontuan hartuta, agian familia batzuek ezin izango dute antolatzen ditugun ekintzetan parte hartu, baina esan bezala egoera honek gure enpresarengan izango duen eragina zaila da zehaztea guretzako momentu honetan.
Egin edo aurreikusi al duzu aldaketaren bat errealitate berriari aurre egiteko?
Ekintzen ratioak jeitsi nahi ditugu, erabiltzen ditugun espazioak egokitu?baina Eusko Jaurlaritza Hezkuntza Saila ematen joango den irizpideen menpe gaude honekin berriz ere, horren arabera gure ekintzekin jarraituko dugun ala ez erabakiko dugu.
Badakigu egoera zaila dela, baina gauza positiboren bat azpimarratu behar izango bazenu, zer esango zenuke?
Zerbait aipatu behar izanez gero, egoerak honek nire ingurukoekin denbora gehiago pasatzeko eman dit, hau gertatu ez izan balitz ezinezkoa izango litzateke elkarrengandik hainbeste disfrutatu izana.