Jardunaldia: Nola egokitu zure negozio-eredua ekonomia zirkularrera

Noiz

Eguna: 2021/10/29, hasiera ordua: 09:30, amaiera ordua: 11:00

Testuingurua
Gasteizko Udalak bere lan-ildoen artean dauka eredu ekonomiko linealetik zirkularrerako trantsizioa sustatzea.

Ekonomia zirkularra ingurumen-iraunkortasunarekin lotzen den kontzeptu ekonomiko bat da, eta haren helburua produktuen, materialen eta baliabideen balioa ekonomian ahalik eta luzaroen mantentzea eta hondakinen sorrera ahalik eta txikiena izatea da.

Tokiko enpresei ekonomia zirkularrerako trantsizio-egoera horretara egokitzen laguntzeko asmoz, Udalak eta adituen aholkularitzarako doako zerbitzua eskaintzen du.

Helburua

Zure enpresaren balio proposamena ekonomia zirkularrean oinarritzeak ekar daitezkeen aban-tailak erakustea.

Programa

  • Ekonomia zirkularra, sarrera: Kontzeptuak eta oinarriak.
  • Ekonomia zirkularean oinarritutako produktu zein zerbitzuak.
  • Zerbitzuan parte hartu duen tokiko enpresa baten esperientzia.

Hizlariak

Daniel Justel eta Idoia Urain, Mondragon Unibertsitateko irakasleak.

Informazio gehiago eta izen ematea


Jardunaldia.png