Irrikitan nago barruan daukadan sormena nire enpresan isladatzeko
- 2022ko Martxoaren 31a (-ek argitaratua)
Alex Iturralde naiz eta irrikitan nago barruan daukadan sormena nire enpresan isladatzeko.
"Itzuri" izena du nire enpresak; euskaraz, "ihes egin" esateko beste modu bati egiten dio erreferentzia, eta hori da, azken finean, enpresaren funtsa. Izan ere, "Escape Room"-ak eskaintzen ditut baina kaleetan barrena. Sortzen ditudan esperientzia guztiak hurrengo filosofian oinarrituta daude: 4H-ak Historia, Heziketa, Hizkuntza eta Harremanak.
Modu dibertigarri batean hezitzea; gure hizkuntza, euskara, sustatzea; bizi garen lurraldearen jatorriari buruz ikasi, hau da, gure historia ezagutu; harreman onak uztartu, lan - taldean aritzen irakatsiz, Tratu Onak irakatsiz, laguntasuna balioztatuz…Hau da enpresa honek hartu nahi duen filosofia: 4H-ak.
Jakina da azkenaldian Escape Room izeneko joku honek indar asko hartu duela. Badu, ordea, bereizgarri bat gure enpresak: ibilbideak kaleetan barrena dira. Gymkana eta Escape Room-eko probak fusionatuz, Gipuzkoako herrietan ibilbide entretenigarri bat sortzea du helburu. Gainera, filosofiarekin bat eginez, ibilbide hauek euskaraz sortuak izango dira. Gerora, beharrezkoa balitz, itzuliko dira beste hizkuntza batzuetara.