Innova Bilbao: 2020ko Berrikuntza eta Marketing Digitaleko Kongresua

Bilboko Guggenheim Museoan Innova Bilbao? ospatuko da urriaren 16 eta 17an. Enpresen sormenerako batzar intersegarria izango da, marketing digitaleko aparteko kongresu batean. Bertan negozio digitala, teknologia berriak, ekonomia, komunikazioa, Internet edota ekintzailetza bezalako alorretan adituak diren pertsonak izango dira:

BERRIKUNTZA
Berrikuntzak ez du soilik etorkizuna eraikitzeko balio: gaur egun mugitzeko iparrorratik onena dugu.

MARKETIN ONLINE
90eko hamarkadan marketing-estrategiak sortu ziren unibertso digitalean. Online bidezko marketinak aldaketa sakonak izan ditu, bai tekniketan, bai erabilitako tresnetan ere. Innova Bilbaok honi buruzko hausnarketa egingo du aholkuak emanez, arrakasta izan duten kasuak ezagutaraziz eta egungo joerak analizatuz.

KOMUNIKAZIO DIGITALA
Komunikatzea mezu, ideia edo sentsazio bat transmititzea da; besteak aldarazi edo inspira dezakeen zerbait transmititzea. Komunikabide eta euskarri digitalek komunikazioa goitik behera aldatu dute, aukera eta forma berriak eskainiz. Innova Bilbaon, alor honetan adituen diren pertsonek partehartzen dute.

EKINTZAILETZA
Enpresarik txikienarentzat ere konpetentzia mundu mailakoa izanik, arriskua hartzen dutenek soilik lor dezakete arrakasta.


spri_emprendimiento_innova_bilbao_2010.png