HUBemprendedorAs: EKINTZAILETZA LUPAREN AZPIAN, Impact Hub Donostian

Ekintzaile izateko aventura, errusiar mendi emozional bat dela, seguraski, ondo jakingo duzu, baita ere posible da, zuk zure haragitan bizi izana.

Ideia daukagunetik eta faseak igarotzen ditugunetik, egonkortasun eta hazkunde puntu batera iritsi arte, seguruenik, hamaika emozio eta egoera bizi izan ditugu, eta batzuetan, goian egongo gara, eta beste batzuetan, oso behean, baita posible sa amore emateko aukeraz pentsatu izana.

Beldurra, bakardadea eta nekea dira ekintzaile izatean izaten ditugun emozioetako batzuk. Baita pasioa, amodioa eta askatasuna ere.

Geure oreka aurkitzearen mende egongo da gure ekintzailetzaren jarraipena, eta pausoz pauso, autoenplegua izateari utziko dio nahi dugun bizitza lortzeko negozio bat bihurtzeko.

Baita dauzkagun eta bilatzen ditugun baliabideen menpe ere ego go da, eta honekin batera, bidea ezagutzeko eta denbora, dirua eta buruhausteak aurrezteko, laguntza eta gida eskatzeaz ere. Zer urrats eman eta zer ekintza egin, zure ekintzailetzaren etapa bakoitzean. Estrategia, ikuspegi eta ekintzarekin. Eta ziurgabetasuna kudeatzeko eta erabakiak hartzen ausartzeko pentsamolde landu batekin.

Horretaz guztiaz hitz egin dezakezu azaroaren 19an eta 20an, Emakume Ekintzailearen Nazioarteko Eguna ospatzeko:

Partekatzeko eta elkarrekin lan egiteko Networking-a


EmprendimientoHubEmprendedoras.jpg