Hobetu zure enpresaren lehiakortasuna

Enpresentzako 5G programa 2021

1,7 milioi euro gure enpresa-sarean 5G teknologia txertatzen laguntzeko.

2021eko Enpresentzako 5G programak helburutzat du babesa ematea 5G teknologiak ezartzeko proiektuei, baldin proiektu horiek xedetzat badute 5G teknologiak azkarrago txertatzea gure enpresa-sarean eta produkzio- nahiz zerbitzu-ekonomiaren trantsizio digitala ahalbidetzea. Asmoa da orobat 5G teknologiak EAEko enpresetan ezartzeko proiektu horiek demostrazio-balioa izan dezatela eta aukera eman dezatela Euskadin horrelako teknologien eskaintza eta eskaera aktibatzeko eta, bide horretatik, enpresen lehiakortasuna hobetzeko.

Proiektu horiekin zerikusia duten erabilera-kasuek barnean hartu beharko dute merkatuan eskuragarri dauden eta enpresen eragiketetan aplikagarriak diren 5G soluzio/teknologien ezarpena.

Laguntza programa honen onuradun izan daitezke jarduera ekonomikoak egiten dituzten pertsona fisiko eta juridiko guztiak, edozein dela ere euren jarduera edo enpresaren tamaina.

Programak eginiko gastu eta inbertsioen % 75erainoko dirulaguntza ematen du, 100.000 euroko mugarekin enpresa eta urte bakoitzeko.

Enpresentzako Banda Zabal Ultra-azkarra 2021

400.000 euroko laguntzak Banda Zabal Ultra-azkarreko sareetarako azpiegiturak hedatzeko proiektuak garatzeko.
Enpresentzako Banda Zabal Ultra-azkarra 2021 programaren helburua da banda zabal ultra-azkarreko sareak zabaltzea horrelako zerbitzurik ez duten Euskadiko enpresetara —operadoreek ez dutelako telekomunikazio-azpiegiturarik Euskadiko industrialdeetan edo beste eremu geografiko batzuetan—, enpresa horiek euren lehiakortasuna  hobetu dezaten informazioa transmititzeko duten gaitasuna handituz.

Banda Azkar Ultra-azkarreko sareak mugarri bat izan dira mundu mailako komunikazioan. Horregatik, laguntzak eman nahi dizkiegu enpresa-jarduerak garatzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoei, edozein tamainatakoak izanik ere, garatu ditzaten gutxienez 600 Mpbs simetrikoko banda zabal ultra-azkarreko zerbitzuak kontratatzeko aukera ematen duten telekomunikazio-sareak.

Informazio iturria. SPRI taldea


5GetaBandaUltraAzkarra.png