Hiru jardunaldi telematiko enpresei 2022ko laguntzak aurkezteko, ezagutu itzazu!

Euskal enpresek, batez ere ETEek, laster eskatu ahal izango dituzte I+G+b, Teknologia, Ekintzailetza, Digitalizazio, Zibersegurtasun, Nazioartekotze, Berrikuntza, Industria-garapen, efizientzia energetiko, Adimen Artifizial, Lehen Sektore eta Biekonomiako laguntzak, eta gainera, eskaria egin aurretik laguntza horiek aurkeztu eta azaltzeko hiru jardunaldietan parte hartu ahal izango dute. Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko ordezkariek eskainiko dituzte jardunaldi horiek gaika antolaturik eta telematikoki, otsailaren 23tik 25era bitartean.

2022ko otsailak 23: I+G+b, teknologia, ekintzailetza eta eraldaketa digitalerako laguntzak

2022ko otsailak 24: Industria-garapen, nazioartekotze, efizientzia energetiko eta energia berriztagarrietarako laguntzak

2022ko otsailak 25: Lehen sektore, elikagaien industria, produktuaren sustapen, I+G eta bioekonomiarako laguntzak.

Informazio iturria


spri_ayudas_euskera.jpg