Hazinnovak zure langileen motibazioa hobetzen laguntzen dizu

Langileen inplikazioa funtsezko elementua da enpresa baten funtzionamendu onerako. Ez badago konpromiso sendorik proiektu komunarekin, negozioa ez da lehiakorra izango eta baliteke lan-giroa zailduko duten gatazkak sortzea. Baina ez da erraza langileen motibazioa handitzea, arazo horrek jatorri asko izan ditzakeelako. Horregatik, garrantzitsua da jatorri horiek identifikatzen jakitea.

Hazinova programak doako aholkularitza zerbitzu bat eskaintzen du hobekuntzak bultzatzeko enpresaren arlo desberdinetan, eta baita ere pertsonen kudeaketan. Laguntza horren bidez, enpresek berrikuntzako mikroproiektuak jar ditzakete martxan, dela konpromisoa eta motibazioa handitzeko, dela lankidetza hobetzeko edo dela giza taldearen potentzial osoa erdiesteko.

Hobetu ezazu zure antolakundeko pertsonen kudeaketa aditu baten laguntzaz
Hazinnova laguntzek aholkularitza ematen dute berrikuntzako mikroproiektuak bultzatzeko enpresa barruko 8 eremu desberdinetan, besteak beste, logistikan, fabrikazioan, merkaturatzean eta kudeaketan. Pertsonei dagokienez, programak laguntza ematen du lantalde osoaren konpromisoa hobetuko duten konponbide espezifikoak garatzeko.

Hona hemen laguntza programa honen bidez lor daitezkeen hobekuntzetako batzuk:

  • Langileen inplikazioa hobetzea.
  • Lan-giroa hobetzea.
  • Enpresako arlo desberdinen arteko komunikazioa hobetzea.
  • Lanpostu bakoitzaren zereginak eta erantzukizunak definitzea.
  • Profil eta lanpostu berriak definitzea.
  • Egitura lan-eredu berrietara egokitzea, lan presentziala eta urrunekoa uztartuz.

Jarraitu irakurtzen


blog_hazinnova_personas.jpg