HAZI: ‘Ostegun ekintzaileak” negozio-ideia berriak bultzatzen dituzte euskal landa-eremuan eta itsasertzean
- 2022ko Ekainaren 15a (-ek argitaratua)
Elikaduraren eta zuraren balio-katean jarduera ekonomikoa sustatzea eta Euskadiko landa-eremuan eta itsasertzean kultura ekintzailea eta esperientzia berritzaileak bulzatzea dira HAZIk bultzatutako ‘Ostegun ekintzaileen’ helburu nagusiak, aurten zortzigarren edizioa beteko duen ekimenak.
Prestakuntza-ibilbide bat prestatu da oraingo honetarako, eta honek zortzi tailer ditu; urtean zehar, hilabete bakoitzeko ostegun batean egiten ari dira eta hiru lurralde historikoetan burutzen ari dira. Horrela, eta iazko edizioko saio presentzialen etenaldiaren ondoren, esperientziak partekatzen dituzten ekintzaileen arteko harremanean oinarritutako hasierako formatua berreskuratzen da; aukerak hautemateko edo proiektuak ideia berritzaileekin heltzeko, eta honekn batera hauek berritzen dira, haien esperientzia sustatzeko.
Erronka parte hartzen duten ideiak eta enpresak aberasten laguntzea da, bai eta komunitate ekintzailea sortzen laguntzea ere, ideia eta enpresa horiek kontrastatu ahal izateko eta ideia eta enpresa horiek heltzen eta bideragarritasuna aztertzen laguntzeko. Landa-ingurunean jarduera ekonomiko bat abian jarri nahi duten pertsonei zuzenduta daude, bai lehen sektorean, bai beste edozein lanbide-eremutan, eta negozioa abian jartzearekin edo mantentzearekin eta hobetzearekin lotutako hainbat gairi buruzko orientazioa behar duen ideia bat buruan dutenei. Hortaz, helburua kultura ekintzailea eta ekimenak dituzten pertsonen arteko lotura sustatzea da, identifikatutako edo eskatutako gaietan kualifikazioa eskaintzea eta ekintzailetzaren ibilbidearen zailtasunak eta erronkak partekatzea.