Gobernuak Kit Digitala programako laguntzen lehen deialdia egin du

Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 15ean hasiko da, Red.es-en egoitza elektronikoan, eta sei hilabetez edo funtsak amaitu arte egongo da irekita.Estatuko Aldizkari Ofizialak Red.es erakundearen ebazpena argitaratu du. Erakunde hori Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioari atxikita dago, Digitalizazioko eta Adimen Artifizialeko Estatu Idazkaritzaren bidez. Ebazpen horren bidez, 10 eta 49 langile arteko enpresak digitalizatzeko lehen laguntzak deitu dira. Lehen laguntza-lerro horrek 500 milioi euroko aurrekontua du, eta enpresa txikien lehiakortasuna eta heldutasun digitalaren maila hobetzea du helburu. Laguntzaren edo bonu digitalaren zenbatekoa 12.000 €-koa izango da, eta, horren bidez, ETEek digitalizazio-irtenbideak eskuratu ahal izango dituzte funtsezko arlo hauetarako: web gunea eta Interneteko presentzia, sare sozialen kudeaketa, merkataritza elektronikoa; bezeroen kudeaketa; bulego birtualeko zerbitzuak eta tresnak, enpresa-adimena eta analitika, prozesuen kudeaketa, faktura elektronikoa, komunikazio seguruak eta zibersegurtasuna.

Jarraitu irakurtzen


KitDigital1.png