Gauzatu Industria programa: 28 milioi euro teknologia-oinarria duten edota berritzaileak diren ETEak sortzea eta garatzea sustatzeko

Aurrerakin itzulgarrien programa honen helburua ekonomia suspertzea eta enplegua sortzea da

  • Enpresa txiki eta ertainei (ETEei) zuzenduta dago, eta erauzketako, produkzioko, eraldaketako eta haiei lotutako prozesu-produktuetako ETEak izango dira, oinarri teknologikoa dutenak eta/edo berritzaileak direnak
  • Eskabideak aurkezteko epea ekainaren 17an amaituko da

Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio Gauzatu Industria programarako 28 milioi euroko laguntzak arautzen eta deitzen dituen Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren aginduari. Helburua da teknologia-oinarria duten edota berritzaileak diren ETEak sortzea eta garatzea sustatzea. Eskabideak ekainaren 17ra arte aurkeztu ahal izango dira.

Gauzatu Industria laguntza programa, laguntza itzulgarri bezala gauzatzen da, egindako inbertsioekiko proportzionalak diren laguntzen bidez. Gehienez 200.000 € emango dira sortutako enplegu bakoitzeko, edo 150.000 € hasierako plantillari eutsi izan ezkero. Laguntza hauek bost urtetan itzuli beharko dira, eta ezingo dira 1,5M € baino gehiago izan enpresa bakoitzeko.

Eskabideak norgehiagoka-irizpideen arabera eta enpresa bakoitzaren oinarri teknologikoa eta/edo berritzailea kontuan hartuta emango dira. Horrela, teknologia-maila handia dutenei lehentasuna emango zaie, hala nola Energia, Fabrikazio Aurreratua eta Biozientzia edo Bioosasuna. Gainera, I+G+b eta berrikuntza teknologikoan inbertitutako baliabideak ere kontuan hartuko dira, baita ezagutza horiek merkatuan sartuko diren produktu edo prozesu berrietara transferitzeko gaitasuna ere.

Jarraitu irakurtzen


Gauzatu.jpg