Garapen jasangarriari eta GJH-Garapen Jasangarrirako Helburuei lotutako enpresentzako aukerak

SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak euskal enpresei zuzendutako onlineko topaketa bat antolatu du EAEko Klusterrak Dinamizatzeko Erakundeekin garatutako jardueraren barruan. Topaketan garapen jasangarriari lotutako aukerak azalduko dira eta aztergai hartuko da nola txertatu GJH-Garapen Jasangarriko Helburuak konpainien kudeaketan, eta nola eta zein jarraibideren arabera prestatu GJHen arloan lortutako aurrerapenei buruzko txostenak.

Datorren azaroaren 29an egingo den “Reportando los Avances en los ODS de la Agenda 2030: un Enfoque en el ODS 8- Trabajo y Crecimiento Económico, y el ODS 9 – Industria, Innovación e Infraestructura” jardunaldiak zabalik du izena emateko epea eta gehienbat bi helburu horietan zentratuko da, hau da, 8. Helburuan (Lan duina eta hazkunde ekonomikoa) eta 9. Helburuan (Industria, Berrikuntza eta Azpiegiturak), bi horiek izaki, Eusko Jaurlaritzak sustatutako eta klusterrek eginiko azterlan baten arabera, Euskadiko enpresen errealitatetik hurbilen dauden helburuak.

Jardunaldian parte hartuko dute Rubén Carricondo, Agenda 2030 eta Munduko Itunaren Espainiako Sareko Jasangarritasun Analisiko arduradunak, Cristina Sánchez, Nazio Batuen Munduko Itunaren Espainiako zuzendari exekutiboak, Iker Atxa, Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza Sozialeko zuzendari eta Agenda 2030en arduradunak, eta Aitor Cobanera, SPRIko Enpresa Garapenerako zuzendariak.

SPRIk sustatutako eta UN Global Compact–Munduko Itunaren Espainiako Sarearekin eta klusterren lankidetzarekin antolatutako topaketa honek plataforma bat du GJHetan Trebatzeko  eta beste bat GJHak Kudeatzeko. Plataforma horiek, EAEko klusterretako enpresen eskura egongo direnak 2022ko urrira arte, euskarri pertsonalizatu bat eskaintzen dute zalantzak argitzeko. Sarbidea doan izango da esteka honen bidez erregistratu ondoren:  Kudeatzeko eta Trebatzeko.

Informazio iturria


ods.jpg