Euskadi Bono Denda
- 2022ko Maiatzaren 26a (-ek argitaratua)
Maitatzak 16, astelehenean, Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-sektoreko establezimenduetan kontsumoa sustatzeko «Euskadi Bono-Comercio / Euskadi Bono Denda» programa arautzen duen Agindua argitaratu zan. Kanpainara atxikitako hiriko merkataritza-jarduerarekin erlazioa duten merkataritza- eta zerbitzu-establezimenduetako kontsumoa lagunduko da, horietan eskuragarri egongo den mota bakarreko deskontu-bonu baten bidez.
Aurreko urteetan bezala, «Euskadi bono-comercio / Euskadi bono-denda» horietako bakoitza 10 euroko deskontu-bonu bat izango da, eta gutxieneko 30 euroko erosketan erabilgarri egongo da. Gipuzkoan 165.000 bonu daude esleituta, eta atxikitako saltokien artean banatuko dira.
Pertsona bakoitzak, gehienez, bost deskontu-bonu batu ahal izango ditu. Onuradunek establezimendu bakar batean edo batean baino gehiagotan erabili ahal izango dituzte deskontu-bonuak. Halaber, deskontu-bonuak erosketa bakarrean edo hainbat erosketatan erabili ahal izango ditu onuradun bakoitzak. Bezeroek pertsona fisikoak izan beharko dute, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren hamasei urtetik gorakoak.
Establezimenduek aktiboki eskainiko dizkiete bonuak bezero guztiei, EAEn bizi direla egiaztatu eta onuradunak identifikatu ondoren, establezimenduko bonuak agortu arte. Establezimenduek ezin izango dituzte bonuak erreserbatu edo gorde, ezta gai zehatz batzuk saltzeko erabili ere. Atxikitako establezimenduei beharrezko dokumentazioa eta programa sustatzeko materiala emango zaie.
ATXIKITZEKO EPEA
Saltokiek 10 eguneko epea izango dute, maiatzaren 17tik maiatzaren 26ra arte «Euskadi bono-comercio / Euskadi bono-denda» programan atxikitzeko eskaera egiteko, hurrengo web orrialdean: www.euskadibonodenda.eus
DESKONTU-BONUAK TRUKATZEKO EPEA
Bi periodo ezarri dira deskontu-bonuak trukatzeko.
- Lehenengo periodoa: 2022ko ekainaren 2an hasi eta 2022ko uztailaren 3an amaituko da.
- Bigarren periodoa: 2022ko urriaren 1ean hasi eta 2022ko abenduaren 4an amaituko da.
Informazio iturria: Gipuzkoako bazkundea