Enpresentzako laguntza - Ekonomia zirkularreko diagnostikoa eta aholkularitza
- 2021ko Azaroaren 16a (-ek argitaratua)
Helburua
Enpresek ezagutu dezatela ekonomia zirkularraren zein alderditan dauden hobeto posizionatuta, eta hura beren negozio-ereduan txertatzeko zer aukera dituzten.
Metodologia
Enpresen eskura jartzen dugu ekonomia zirkularraren arloan doako autodiagnostikoa egiteko aukera, aholkularitza-enpresa adituen laguntzarekin.
Hala egiten duten enpresek emaitza-txosten bat jasoko dute, eta 8 ordura arteko aholkularitza profesionala, honako arlo hauetan: ekodiseinua, konponketa, birmanufaktura, zerbitizazioa edo bigarren mailako materialak produkzioan berriz sartzea.