Enpresarean Azoka urriaren 22an izango da Orona Ideon
- 2020ko Urriaren 08a (-ek argitaratua)
Urriaren 22an Orona Ideon antolatu den Enpresarean Azokan ekintzaileei zuzenduriko Arin-arin saioa egongo da. Parte-hartzaileek Garapen Iraunkorrerako Helburuen aplikazioarekin lotutako proiektuak edo ideiak azaldu beharko dituzte, hiru minututan, arin eta labur.
Bai Euskarari Elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak osaturiko epaimahaiak parte-hartzaileen aurkezpenak baloratu eta irabazle bat hautatuko du, ekimena gauzatzeko 2.000 euroko laguntza eskainiz.
Baldintzak
Horretarako parte-hartzaileek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte:
- Garapen Iraunkorreko Helburuekin lotura duten proiektuak izatea.
- Proiektu berritzaileak izatea
- Gipuzkoan aurrera eraman ahal izatea.
- Euskaraz aurkeztea eta proiektuaren buruzko informazioa gutxienez euskaraz izatea (web orria, euskarriak, sare sozialak?)
Izen-ematea
Arin-arin saioan parte hartu nahi duenak ondorengo galdetegia bete beharko du, urriaren 11 baino lehen: