Enplegua sustatzeko laguntzen eskaera 50 langile baino gutxiagoko Gasteizko enpresentzat
- 2020ko Azaroaren 10a (-ek argitaratua)
Gasteizko udalerrian egoitza eta lantokia dituzten eta COVID19ak sortutako krisiaren eragina jasan duten 50 langile baino gutxiagoko enpresetan enplegua sustatzeko laguntzak. Bi motakoak dira:
- 1 motakoa. 2020ko martxoaren 14aren aurretiko kontratuak mantentzegatik, gutxienez, 2020ko ekainaren 21etik 6 hilabete. Kontratua etenda egon bada, etenaldia gehituko zaio aldi horri.
- 2 motakoa. Aldi baterako kontratuak mugagabe bihurtzeagatik, 2020ko martxoaren 14aren ondoren. Kontratua etenda egon bada, etenaldia gehituko zaio aldi horri.