Emakume ekintzaileentzako mentoretza programa

Datorren azaroaren 26an, 19:00tatik 20:30tara, Donostiako Emakumeen Etxean aurkezten dugu Lotura Giza Garapena erakundearekin batera bultzatzen dugun emakume ekintzaileentzako mentoretza programa.

Mentoretzan duten esperientzia eta emakume ekintzaileen ahalduntzean egiten dugun lana batu ditugu, bai mentore izan nahi duten emakume ekintzaileentzako eta baita ekintzailetzan interesa duten eta esperientzia gehiago duten lagunengatik gidatuak izan nahi duten emakumeentzako programa bat eskeintzeko.

Mentoretza soziala ezagutzak eta bizipenak partekatuz oztopoak gainditzeko prozesuan laguntzen duen tresna metodologikoa da. Aukera ematen dio persona mentoratuari berak zehaztutako helburuak lortzen lagunduko dioten trebetasunak eta gaitasunak garatzeko eta indartzeko, eta, bestalde, pertsona mentoreari aukera ematen dio ikuspegi berriak garatzeko, galdera berriak egiteko, beste kezka eta planteamendu batzuk ezagutzeko eta bere ikuspegi pertsonala zabaltzeko.

Informazio gehiago


Mentorizazioa.png