Ekoeraginkortasunaren osteguna. Ekosteguna
- 2021ko Azaroaren 05a (-ek argitaratua)
Ekosteguna honen helburuak hauek dira:
- ETE Zirkularraren laguntza berriak aurkeztea:
- Helburua
- Irismena eta hartzaileak
- Baldintzak
- Epeak
- ETEen eta tarteko eragileen zalantzak
- Ekosteguna hau ETEen erabaki hartzailei eta tarteko eragileen taldeei bideratuta dago.
- Laguntza-programa honek ingurumen-erronkei erantzuna ematen dieten proiektuen –merkatukoei nahiz etorkizuneko erregulazioei lotutakoei– garapena finantzatuko du, aitortutako tresnak eta metodologiak aplikatuz.
- Lan-modalitatea taldekakoa izango da, proiektu bakoitzeko gutxienez 5 ETEren parte-hartzearekin, ikaskuntza eta enpresen arteko lankidetzak konbinatuz, enpresa parte-hartzaileen arteko sinergiak sortuz eta banakako lanarekiko balio bereizgarria emanez. Proiektuen buru tarteko eragileak izango dira, hala nola klusterrak edo garapen-agentziak, proposamenak aurkezteko eta proiektuak koordinatzeko ardura izango dutenak
- 1 milioi eurokoa izango da ETE Zirkularra ekimenaren barruko Eusko Jaurlaritzaren laguntza-programa berri honek (1.000.000 €-ko zuzkidura) justifika daitezkeen gastuen % 100 finantzatuko du –gehienez ere 100.000 €-ko mugaraino proiektu bakoitzeko.
Egitaraua 2021/11/11
- 10:00 - Irekiera. Ihobeko Ekonomia Zirkularraren Zuzendaria
- 10:05 - ETE Zirkularraren laguntza berriak aurkezpena. Ihobekolantalde teknikoa
- 10:45 - Eteen eta tarteko eragileen zalantzak
- 11:25 - Itxiera