Ekintzailetzarako eta turismo-enpresen lehiakortasunaren hobekuntzarako laguntzak. 2020
- 2020ko Uztailaren 02a (-ek argitaratua)
Helburuak
Agindu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoan toki-garapenari lagunduko dioten turismo-negozio berriak sortzen laguntzeko oinarriak ezartzea, baita turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzera bideratutako jarduketak ere, guztia ere berrikuntza teknologikoaren babesarekin; halaber, haien kalitatea hobetu nahi da, eta turismo jasangarriko eta eskuragarriko eredu baterantz bideratu, baldin eta diruz laguntzeko honako ildo hauetan sartzen badira: - Turismo-negozio berriak sortzeko ekintzailetza. - Turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzea
Hartzaileak
Euskal Autonomia Erkidegoan jarduteko eskatzen diren legezko baldintzak betetzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoek , ondasun-erkidegoek eta sozietate zibilek, eskuratu ahal izango dituzte; eta honako tipologia hauetako batean sartu beharko dute:
- Turismo-alojamenduko enpresak;
- Sukaldaritza-arloko enpresak;
- Bitartekaritzako turismo-enpresak;
- Turismo-garraioko enpresak;
- Turismo aktiboko enpresak;
- Biltzarrak antolatzen dituzten enpresa profesionalak;
- Turismo-gidak.