Ekintzaileentzako beka eskabidea
- 2020ko Apirilaren 22a (-ek argitaratua)
Araba Ekinean laguntzak aurkeztu ditu ekintzaileei laguntzeko beren enpresa proiektua garatzen duten bitartean.
Oharrak
- Bekaren zenbateko osoa finkatuko da, gehienez 2.500,00 eurokoa mugarekin.
- Bi zatitan ordainduko da beka:
-
- Emandako kopuruaren ehuneko 50 aldeko ebazpena ematen denean.
- Bigarrena, Deialdiaren 13. oinarrian adierazten den oroitidazkia aurkeztu ondoren.
- Onuradunek burututako jarduerak eta lortutako emaitzak zehazten dituen oroit-idazki sinatua aurkeztu beharko dute (IV. eranskineko ereduari jarraiki). Lehen epera aurkezten diren proiektuen oroitidazkiak irailaren 13a baino lehenago aurkeztu beharko dira, eta bigarren epera aurkezten direnenak, berriz, abenduaren 20a baino lehenago.
Hartzaileak
Onuradunen betebeharrak
- Gasteizen erroldatuta egotea.
- Adinez nagusia izatea.
- Betebehar fiskalak, Gizarte Segurantzarekikoak eta Gasteizko Udalarekikoak beteta edukitzea.
- Gasteizko udalerrian enpresa bat sortzeko ekimen garatzen ari izatea.
- Ekonomi jardueren gaineko zergan alta emanda ez egotea.
- Norberaren kabuz ekonomia jarduera bat gauzatzen ez aritzea.
- Garatzen ari diren proiektuak baino ezingo dira aurkeztu.
- Aurreko urteetan beka-onuradun ez izana.
- Enpresa-proiektua aurkezten ez bada ez da eskabidea onartuko.