Eibarko Azitain Industrialdeak 7 modulu ditu eskualdeko proiektu ekintzaileentzat
- 2021ko Abenduaren 15a (-ek argitaratua)
Azitaingo “Eibargunea” enpresa-haztegia Sprilur-en (Deba Beheko Industrialdea), Eibarko Udalaren eta Debegesaren arteko lankidetza-akordio baten ondorioz sortu zen, eskualdeko ekimen ekintzaileak bertan ezartzen laguntzeko. 176 metro koadroko espazio bat da, 7 modulu independente, 2 bilera-gela eta office bat dituena Deba Behea eskualdeko ekintzaileentzat. Deba Beheko Industrialdeak kudeatzen duen Eibarko Azitain Industrialdeak “Eibargunea” enpresa-haztegiaren esku jarri […]
Azitaingo “Eibargunea” enpresa-haztegia Sprilur-en (Deba Bailarako Industrialdea), Eibarko Udalaren eta Debegesaren arteko lankidetza-akordio baten ondorioz sortu zen, eskualdeko ekimen ekintzaileak bertan ezartzen laguntzeko.
176 metro koadroko espazio bat da, 7 modulu independente, 2 bilera-gela eta office bat dituena Deba Behea eskualdeko ekintzaileentzat.
Deba Bailarako Industrialdeak kudeatzen duen Eibarko Azitain Industrialdeak “Eibargunea” enpresa-haztegiaren esku jarri du 176 metro koadroko espazio bat, zeinak 7 modulu independente, 2 bilera-gela eta office bat eskaintzen baititu Deba Behea eskualdean sortutako ekimen ekintzaileentzat.
Sprilur-ek, Eibarko Udalak eta Debegesa eskualde mailako agentziak 2017an sinatutako akordio baten ondorioz, “Eibarguneak” toki bat eman die proiektu bat hasteko eta enpresa munduan sartzeko atondutako espazioak behar izan dituzten 8 ekimen ekintzaileri. Hauek izan dira aurten Azitaingo Eibargunean sartu diren bi ekimenak: Kristina Mirchuk, Geist (aholkularitza eta ezagutzaren kudeaketa) eta Lander Martínez (arkitekturako zerbitzu profesionalak). Gainerako ideia ekintzaileek, proiektuen abiarazte-fasea bukatu ahala eta beren jardueren hazkundeak hartara bultzatuta, erabaki zuten beste kokapen batzuetara joatea.
Ekimen honen helburua da Deba Behea eskualdeko ekintzaileei (proiektu berriak, spin off ekimenak edo negozio-ideia berritzaileak) laguntzea aukera eskainiz lan-espazio eta lokal ekipatuak izateko eta partekatzeko, eta euren proiektuak abiarazteko inbertsio oso txiki batekin.
Hala, Deba Behea eskualdean sortutako ekimen ekintzaileek, beren proiektuaren bermepean, aukera dute atondutako lokalak erabiltzeko adostutako denboran, eta euren proiektu berriak edo negozio-ideia berritzaileak aktibatu eta martxan jartzeko.