Ehungintza, jantzigintza, oinetakogintza, larrugintza eta larruzko artikuluen txikizkako merkataritza-enpresentzako ezohiko diru-laguntzak

Nork
Enpresak, haien forma juridikoa edozein delarik, deialdi hau ALHAOn argitaratzen denean Gasteizko udalerrian merkataritza lokal batean arropa, oinetako edo larruzko artikuluen esparruan, merkataritza-jardueraren bat gauzatzen ari zirenak.

Epea
15 egun baliodun, deialdi hau ALHAOn argitaratu eta hurrengo eguneko 08: 30etik aurrera (ALHAO 37 zk., 2021ko apirilaren 7a). 2021. deialdia: apirilaren 29a arte.

Betebeharrak
Deialdiaren oinarrietan zehaztutakoak.

Dokumentzaioa
Nahitaezko documentazioa
Laguntza-eskabidea eta zinpeko aitorpena, behar bezala beteta eta horretarako ahalmena duen pertsona batek sinatuta.

Eskaera baloratzeko dokumentazioa
  • Azken hilabeteko TC2-a edo Langileen Zerrenda Nominala (Gizarte Segurantzak emana).
  • Indarrean dagoen alokairu-kontratua, laguntza eskatzen duen pertsona fisikoa edo juridikoa errentatzaile gisa jasotzen duena.
  • Merkataritza-lokalaren hipoteka-mailegua formalizatzeko agiria, laguntza eskatzen duen pertsona fisiko edo juridikoa hipotekatu gisa agertzen dena, edo merkataritza-lokalaren laguntza eskatzen duen pertsona fisiko edo juridikoaren izenean hipoteka-mailegua dagoela egiaztatzen duen banku-agiria.

Arauak

Jarraitu irakurtzen


LaguntzaGazteiz1604.jpg