Digitalizazioari esker krisiari ongien aurre egin dioten enpresen ikaskuntzak
- 2020ko Urriaren 28a (-ek argitaratua)
Ezin da ukatu digitalizazioa oinarrizkoa izan dela osasun larrialdian zehar. Teknologiari esker posible izan da jarduera ekonomikoari eta elkarreragin sozialei eustea, eta gainera, negozioak egiteko bide berriak ireki dira egoera ziurgabe baten erdian. Bizi izandako egoera horretatik ikaskuntza baliagarriak atera nahian, Orkestra-Lehiakortasunaren Euskal Institutuak Digitalizazioa, Covid-19ari erantzuteko txostena argitaratu du. SPRI Taldeak finantzatutako ikerlan horretan 16 kasu aztertu dira, denak ere eraldaketa digitalaren aukerak aprobetxatzen jakin duten euskal enpresenak.
Irakurri gehiago