Danobatgroupek lankidetza proiektu bat abiarazi du startupekin batera adimen artifizialeko soluzioak garatzeko
- 2022ko Otsailaren 15a (-ek argitaratua)
- Industria taldeak adimen artifizialeko soluzioak garatzeko gaitasuna duten enpresa sortu berriak bilatzen ditu makinetatik eta ekoizpen sistemetatik ateratako datuak modelizatzeko, analizatzeko eta prozesatzeko.
- Debegesak ieTeam y EIT Manufacturing.-rekin elkarlanean abiarazitako Make In ekintzailetza programaren barruko proiektu bat da.
Danobatgroup industria taldea eraldaketa digitaleko prozesu sendo batean bete-betean sartuta dago, zeinarekin makinen eta ekoizpen sistemen produktibitatea areagotzeko teknologia berriak garatzea ez ezik negozio aukera berriak sortzea eta fabrika adimendunak eraikitzerantz aurrera egitea ere bilatzen baita.
Testuinguru horretan, makina-erreminten fabrikatzaileak berrikuntza irekiko ekimen bat abiarazi du, makinetatik eta ekoizpen sistemetatik ateratako datuak modelizatzera, analizatzera eta prozesatzera bideratutako adimen artifizialeko (AA) soluzioak garatzeko lanetan arituko diren estatuko eta nazioarteko startupak bilatzeko. Gaur hasten da ekimenean izena emateko epea.
“Berrikuntzarako dugun estrategiaren barruan, manufacturingean aplikatutako AA funtsezko apustua da. Gure industria taldeko Danobat, Soraluce eta Goimeken bezeroek guk soluzio pertsonalizatuak, integratuak eta konektatuak ematea espero dute, beraien eguneroko zereginak aberastu eta sinplifikatzeko. Gaur hasten dugun lankidetzazko proiektu honen bitartez startupekin aliantzak sortzea bilatzen dugu, startupak espiritu ekintzailea eta erronka teknologiko berriei aurre egiteko gaitasuna duten agenteak dira-eta”, baieztatu du Danobatgroupeko Berrikuntzako zuzendari Nerea Arangurenek