COVID-19aren pandemiaren ondoriozko osasun larrialdi adierazpenarekin erlazionatutako aurrekontu neurriak

Gobernu Kontseiluak premiazko zenbait neurri onetsi ditu gaur, Covid-19aren pandemiak Euskadin izango dituen eragin ekonomiko izugarriak ahal den neurrian arintzeko. Xedea berehala erantzutea da, Eusko Jaurlaritzak bere esku dituen ekonomia eta giza baliabide guztiak krisi hau gainditzeko mahai gainean jarriko dituela bermatuz.

Eusko Jaurlaritzak berehala aplikatu behar dituen neurriak hauek dira:
  1. Covid-19 programa: Hasieran 300M/?-ko aurrekontua duen eta, beharrezkoa izanez gero 500M/?-ra arte handitu daitekeen aurrekontu-programa berria. Diru-kopuru horiek diruzaintzako gerakinetatik eta aurrekontu-kredituen soberakinetatik etorriko dira.
  2. Finantzen Euskal Institutuaren finantzaketa lerroa: aste honetan aktibatuko da, 25M/?-ko kopuruarekin, Euskadiko produkzio-sareari behar duen likidezia emateko, enpresa txikiei eta ertainei eta autonomoei, batez ere.
  3. Zirkulatzaile lerro berria: aurrekoarekin erlazionatuta, ahalik eta epe laburrenean, EAEren abalak izango dituen zirkulatzailearen 500M/?-ko finantzaketa-lerroak egituratuko dira, zero kostuan, bost urterako, urtebeteko gabealdearekin, Euskadin jarduten duten banku erakundeekin eta Elkargirekin lankidetzan.
  4. Aurrerakin itzulgarrietan, maileguetan edo abaletan oinarritutako Finantza-baldintzak malgutzea, birfinantzatzea eta egokitzea, GAUZATU, BIDERATU, INDARTUprogrametan eta beste batzuetan.

Irakurri gehiago


ConsejoGobierno.jpg